Globalizazio neoliberala ezarri zenetik, gure jendartearen aurkako eraso kapitalistek ez dute etenik. 2007an kapitalismoaren beste krisi bat izan genuen, eta egoera honen aurrean, Europar Batasuneko herrialdeetako Gobernuek historiaren amaieran eta ezagutzaren gizartean oinarritutako neurriak ezarri dizkigute behine ta berriz, munduan zehar ezberdintasun sozialak areagotuz.. Eta eraso hori nabarmen pairatzen dugu UPVko ikasleok Leioako Kanpusean.
Denbora daramagu ikusten eta ohartarazten kritikatzen dugun produkzio sistemaren eta hezkuntza, orokorrean, eta, zehazki, Unibertsitatearen arteko lotura geroz eta nabarmenagoa dela. 1999an Bricall Txostena atera zenean, Europako Goi Hezkuntza Eremuaren aplikazioari ekin zioten, eta Espainiako Gobernuak Bologna Prozesuaren bidez hasi zuen, urte eta fase ezberdinetan unibertsitate erreformak burutuz.
Ikasle mugimenduak, errepresioa eta desinformazioa gaindituz, tinko erantzun zuen. Orain, ikasleok jakinarazten genituen “mitoak” egi bihurtu dira: infantilizazioa, asistentzia derrigortua, alienazioa, full time study (etengabeko ikaskuntza plana, aisialdirako edota hausnarketa kritiko baterako denborarik ez), practicumak (enpresetan lan egiteagatik ordaindu behar dituzun praktikak), ikasketa batzuk onuragarriak ez izateagatik ostrazismora kondenatuak izan dira eta ikasleak merkatuan izan dezaketen produktibitatearengatik dira baloratuak, meritoengatik izan beharrean. Laburbilduz, pentsaera anitza eta askatasuna mugatzen dizkigun ikasketa eredua besterik ez.
Baina Bologna Prozesua ez da bukatu eta oraingoan 2015 Unibertsitate Estrategiaren txanda dugu. Unibertsitatea interes enpresarialetara saldu eta haien menpeko uzten amaitzen du, eta bere aplikazioak, besteak beste, bigarren eta hirugarren matrikulazioetan tasen igoera %50 eta %100an edota enpresari handiek osaturiko Unibertsitate Batzarra.
Horren aplikazioarekin amaitzeko Espainiar Gobernuak inposatu nahi digun ekimen honek, beraien hitzetan behar sozioekonomikoak efizientziaz eta efikaziaz asetzea bilatuko luke; argi utziz berriz ere, hezkuntza merkatuaren aginduen esku utzi nahi dutela. Horren adibide kapital pribatuaren finantzazioari esker sortzen ari diren Nazioarteko Bikaintasun Kanpusa, non Ranking global batzuen bidez Unibertsitateak erosiak diren, haien arteko lehiakortasun zuzena sustatuz. Sistemak izpiritu sozial kritikorik gabeko robotak behar dituela ikus dezakegu. Euren indar polizialen errepresioa eta segurtasun kameren bidezko kontrol sozial totalitarioaren bitartez deshumanizatu eta desozializatzen gaituzte.
Gure obedientziaz, haien etekinak gure miseria
Hori guztiagatik gatoz Leioako ikasle mugimendutik, Selektibitate garaian hain zuzen ere, lehiakortasunean eta elitizazioan oinarritutako azterketaz bidezko Unibertsitaterako sarrera hau salatuz.
Guztion unibertsitate bat nahi dugu, antiarrazista, antisexista eta euskalduna. Unibertsitate irekia, unibertsitate komunitateak orokorrean erabakitzeko eskubidea duelarik, ez ordea, enpresa pribatuek osaturiko talde oligarkiko batek! Gure bizitzak hobetuko dituen tresna izango den unibertsitatea nahi dugu. Ez dugu gure bizitzak prekarizatzen dituen elite batek zuzenduriko unibertsitate bat onartuko.
2015 UEri EZ!!